andoni egana
HITZ ETZANAK

Atarikoa

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Selektibitatea edo baxoa; autoa gidatzeko baimena lortzekoa; lanpostu bat eskuratzen ahalegindu zinenekoa; EGA… Etengabeko azterketa omen da bizitza, baina badira azterketa jakin batzuk belaunaldi askotako herritarrak harrapatu gaituztenak. Arestian aipaturikoak, esaterako, buruan iltzatuko zaizkizu. Gogoan izango duzu non, noiz eta nola egin zenituen.

Neurgailuak ipintzearen aldekoa naiz oro har, guztientzat berdinak eta guztiz justuak badira. Neurgailurik ezean, kastek hartuko lukete indar, eta halakok halako lanpostua lortuko luke halakoren seme edo alaba delako eta beste halakok ez duen gaitasuna frogatzen duen agiri bat lortuko luke senitartekoren baten bidez paperak ongi bideratzen asmatu duelako. Ezagutzen dugu hori ere, aurpegia garunaren gainetik eta deitura kultura.

EGA azterketa gehiago ez egitea erabaki dute eta ekainetik aurrera bikoizketak saiheste aldera. Ongi. Askoren buruhauste, lorpen, ezin eta kexugai izan den azterketak agur esan digu. Baina nago, gaitasuna oso garrantzitsu izan arren, atxikimenduan datzala egun gakoa. Jende gehiegi sumatzen dut euskaratik beste edozein hizkuntzatara minik hartu gabe jauzi egiten. Eta minarekiko tolerantziarena omen da kontu bat, neurtzen zailenetarikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.