andoni egana
HITZ ETZANAK

Zentzua

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Askotan egin izan dut akatsaren goraipamena. Akatsak: aizkoraren ahoari erabiliaren erabiliz egiten zaizkion erretenak. Zinemaldian gaudenez, mendebalde urruneko filmetan esku bizkorreko pistoleroek beste norbait hiltzen zutenean, pistolari muesca bat eransten zioten, harro. Guk, harrotasuna euskarara ekarrita, lorpenen bat eskuratzen dugunero, akats bat gehitu beharko genioke gure curriculumari. Badakit belarrira kriki-krakaren bat sortzen duela, baina hala behar luke.

Demagun, hatzek teklatuan irrist egin eta kriki-krakaren ordez kriki-karka idatzi dudala nahi gabe. Asmatu dut hitz bat VOXekoen jardun molestagarria definitzeko!

Askotan, akatsak irria ere sortzen du. Eta ez da gutxi. Gogoan dut gure herriko horma bateko pintada zahar hura: «Gazteria haurrera!». Atzoko BERRIAko argazki batean azaltzen zen txartel batean topatu dut beste akats bat zer pentsatua eman didana. Klima aldaketaren auzian agintarien arduragabekeria salatzeko martxak burutu dira Baionan eta Bilbon. Bilboko manifestazioan ageri den txartel batek honela dio: «Beste borrokek ez dute zentsurik hau galtzen bada». Zentzuaz ari zen, jakina, egilea. Zentsuraz ari bazen, nik uste planeta hau birrinduta ere zentsurak segi egingo duela…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.