andoni egana
HITZ ETZANAK

Urrian

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Informazio eta Turismo ministroa, Fraga Iribarne, joan zen taldeburu sinadura ekitaldira. Taldekideen artean, Rodolfo Martin Vila. 1968ko urriaren 12ko eguerdiko hamabietatik aurrera bihurtu zen independiente Ekuatore Ginea. Espainiaren kolonia izana lehenik, Espainiaren bi probintzia gero, Espainiaren lurralde autonomo aldi batez… bere buruaren jabe zen azkenean.

Isil samarrik pasatu ote zen daukat irudipena. Hamarraldi hartako beste gertakarien aztarna banuen ume garaitik. Aljeria, Kennedy, Israel, Belfast, Paris, Burgos… ez zitzaizkidan arrotz. Ekuatore Ginearen independentzia prozesuaz ez nuen deus gogoan. Bila hasi, eta datu bat iruditu zait esanguratsua: Nazio Batuak, Ekuatore Gineako Gobernu autonomo osatu berria eta mugakide zituen herrialde burujabeak independentziari buruzko galdeketan baiezkoaren aldekoak izan arren, emaitza ez zen pentsa zitekeen bezain borobila izan. % 64 baiezkoan; ezezkoan 36. Baina aski izan zen. Abuztuan bozkatu eta urrian aio! Orain, Madrilgo politikari aurrerakoiren batzuk sumatu ditut kataluniarrek aldegiteko % 80a beharko luketeela esanez…

Ametsen adiskide Ibrahimez gehixeago jakin nahian jo dut atzera. Beste garai bat zen hura; beste Ginea bat…Beste Espainia bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.