andoni egana
HITZ ETZANAK

Iragarri

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Birus honen ondorioz «koinatu-koinatakeria» zer egingo da, hedatu ala murriztu? «Koinatu-koinatakeria» deituko diogu familiako honen, kuadrillako haren edo bizilagun baten bidez lana lortzeari. Ez gaitezen engaina. Lana lortzeko bi bide dira nagusiak: lehiaketa, oposizio, aurrez aurreko elkarrizketa edo dena delakoaren bidez lortuko duzu, beste bat gehiago zarela, ez izen-abizen, ez deus. Edo bestela, lortuko duzu halakoren anaia zarelako, edo halakoren adiskide. Politikan asko gertatzen den joera da, batik bat aholkulariaren figura indartu zenetik. Baina maila apalagoetan ere gertatzen da. Edozein herri koxkorretan detekta daitezke kasta batzuk zeinak lehengo sare sozialen bidez enpleatzen dituzten senitartekoak...

«Koinatutasuna» bai, bukatu egingo da. Berezko joera da hau, gizonezkoena gehien-gehienetan nabarmen, eta ez lehengoa bezain galgarria. «Esan nizuen nik!» esamoldean laburbil daiteke. Koinatuek badute, badugu, ura pasa eta gero presa egin behar zela esan genuela gogorarazteko joera. «Errege eguneko bazkaritan esan nizuen nik aurtengo uztaila eta abuztua euritsuak izango zirela», ekarriko zuen hizpidera oporren amaierako afaritan.

Birus honenik ez zuen inork iragarri. Bukatu dira azkarusteko eta lixtoak. Bukatu gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.