andoni egana
HITZ ETZANAK

Herra

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Demagun bi belaunaldi barru, XXII. mendea ate-joka ari dela. Herri bateko bi familiak herra izugarria diote elkarri. Ezin ikusia. Batekoak ez dio bestekoari diosalarik ere egiten kalean. Batzuek egiten duten oro gaizki eta asmo txarrez egina dago besteentzat. Esanguratsua da ordea. Inork ez daki zehatz-mehatz zergatik eta noiz sortu zen iskanbila.

Bertsio batek dio 2020ko pandemian jatetxe bana zutela bi familiek, elkarrengandik gertu. Estuen zebiltzan garaian, jatetxe batekoek enkargu bat jaso zutela telefonoz. Hamaika lagunentzako otordua. Ezetz esan ziela nagusiak. Hamaika ezetz, legez hamarrekoa izan zitekeela gehienez mahai bakoitza, baina atonduko zituela bi mahai sei eta bostekoak edo lau eta zazpikoak, beraiek nahieran koka zitezen. Erantzungo ziola geroxeago. Eta erantzun omen zion. Ez kezkatzeko eta ez prestatzeko ezer, ondoko jatetxekoek onartu ziela, bat gehiagogatik, hamaikarentzako mahai bakarrean esertzea.

Beste familiakoek gezurtatu egiten dute bertsio hori. XXI. mendearen hasiera hartan jatetxerik ere ez zeukatela diote. Ez dakit nik zer gertatu zen. Dakidana da, sei, hamar, hamaika… herri gorri, herri arroxa… funtsezko lan, ez funtsezko… herritar xeheak elkarrekin haserretzeko lurzoru ezin hobea dela hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.