andoni egana
HITZ ETZANAK

Tartea

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Distantzia proxemikoa deitzen zaio, eta hurbil-urrunekin du zerikusia. Hizketan ari garela, pertsonen arteko harremanetan lau distantzia mota bereizten dira. Intimoa: elkarrengandik 15-45 zentimetroko tartean gaude. Gutxi batzurekin baino ez dezakegu gorde hain distantzia laburra. Isilaldi luzeak ez dira kezkagarri, konfiantza handia da eta. Pertsonala: 45-120 zentimetroko tartea. Lagunekin eta lankideekin erabiltzen duguna. Besoa asko luzatu gabe ukituko duzu solaskidea. Soziala: 120 zentimetrotik gorakoa. Ezezagunekin darabilguna. Publikoa: 3 metrotik gorakoa. Jendaurrean hitzaldiren bat edo aurkezpenen bat egiten ari garenean erabiltzen duguna.

Jakineko kontua da distantzia proxemikoak ez direla berdinak kultura guztietan. Bi diplomazialari, bata estatubatuarra eta bestea japoniarra, gela huts baten erdian zutik hizketan jartzen baditugu, denboraren poderioz japoniarrak bere bizkarraldeko hormaren kontra bukatuko du, solaskideak distantzia laburtzeko aurrerantz egingo baitu nahi gabe ere, eta berak, bere tartea gordetzearren, apurka atzerantz.

Oso geureganatuta dauzkagun tarteei eragin die pandemiak. Horiek aldatzeko eskatu digute. Senidea lagun bihurtzeko, laguna ezezagun eta ezezaguna arrotz. Eta ez da erraza...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.