andoni egana
HITZ ETZANAK

Txatalak

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Ohikoa da sortzaileengan «badakit zer kontatu, baina ez dakit nola» aitorpena. Bihurriagoa —baina zintzotasun maila berekoa— iruditzen zait idazle hegoamerikar haren esaldia: «Ez dakit zer kontatu... baina badakit nola».

Zer-nola hori izaten du buruhauste sortzaileak. Eta argigarria iruditu zait oso egunkari honetako Memoriaren ertzak seriean, zinemari buruzko atalean herenegun irakurri nuena. Solaskideen mila kontu interesgarriren artean, Carlos Mugiro, Elias Kerejeta Zine Eskolako Zuzendariak, gatazkari dagozkion kontakizun handien eta narratiba pertsonalen arteko bereizketa egiten du eta belaunaldi kontua ere badela nabarmentzen. Beste toki batzuetan ere antzeko zerbait gertatu omen da. Lehengoez hala dio: «Jasotzen ditugun kontakizunak itxuraz osoak dira, absolutuak». Belaunaldi berrietakoen lanak, ordea: «Emozionalagoak dira, gerturatze partzialagoak dituztenak baina zerikusi handiagoa dutenak bizipen pertsonalekin».

Berrien joera egokiagoa iruditzen zait aukeran. Mila ertz dituen gatazka bat ez liteke konta atalez atal, osotasuna helburu. Bateranzko aldekorik ez badu besteranzkoa izango du seguru. Atalez atal baino txatalez txatal iritsi behar zaie etorkizunekoei errelatoa. Eurek asmatuko dute nola josi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.