andoni egana
HITZ ETZANAK

Hauspo

2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Arnasgune deitu izan diegu azken boladan. Udalerri euskaldunak. Uema arduratzen da arnasguneen nondik norakoez. Alarmak pizteko moduko zantzuak sumatu dituzte azken urteetan...

Arnasgune ez ezik, hauspo ere izan zirela ekarri didate gogora azken egunotan irakurriek. Jende asko ezagutu dut joan zen mendeko hirurogeitamargarrenetik laurogeigarrenera herritik baserriren batera joan eta bertan euskaraz ikasitakoa. Gau-eskolak bai, baina euskaltegi eta barnetegirik ez zen garai hartan, inguruan mintza-praktikarik egiterik ez zuenak murgiltze prozesua baserriren batean burutzen zuen. Gasteiztar bat Gabirian edo Zegaman; bilbotarra Areatzan edo Ean; donostiarra Aramaion; iruindarra Hazparnen... gerora, kazetari, euskara-teknikari, idazle edo zinegotzi izan direnak, euskaraz.

Hirurogeitaka urte dituzte gaztetan kaletik baserrira euskaraz ikastera joan ziren haiek. Ehun hurbil behar dituzte baserriko ateak zabaldu zizkieten etxekoandre eta etxekogizonek. Joanak izango dira asko. Eta kolektiboki, behar adinako eskerrik ez diegula erakutsi iruditzen zait. Azkartxo aldatu da zenbait gauza. Orain, bake bila jotzen da kaletik baserrira, nekazaritza-turismoaren deiak erakarrita. Lehen, bertako hizkuntza ikasi arteko bakerik ez zuenak jotzen zuen landa eremura...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.