andoni egana
HITZ ETZANAK

Garestitu

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Jendartean gaia ateratzean, gehienek bekainak harrotzen dituzte. Etsipen keinua. Etorkizunak zer lekarkeen asmatzen hasi baino nahiago izaten dugu ahoa itxi. Baina batetik ez bada bestetik, gaia itzuli egiten da. Garestitu egin da dena. Ogia, kafea, argindarra, gasolina, pentzua... Lagunarteko intelektualenak esango du munduak astindu bat hartu duela eta igual ez zaigula gaizki etorriko. Astinaldiaren ondoren mundua osatzen duten piezak nola gera daitezkeen ez dakigula. «Beti bezala» erantzungo dio ezkorrenak, «goikoak goian eta behekoak behean!».

«Orain artean irten izan gara, eta aterako gara honetatik ere», botako du taldeko onberak. Eta hor amaituko da gaiari buruzko berriketaldia.

Kontsolatze aldera, ohar gaitezen ezer gutxi izaten dela guztiz berri. Bada Xabier Amuritzaren bertso bat gai honi adarretatik heltzen diona. Bere garaian buruz ikasi nuen eta ez zait ahaztu. «Akerraren adarrak izarretan gora, gasolinak igon du nik ez dakit nora, berriro ez badator lau hankako moda, kotxea bizkarrean hartu beharko da». Joan zen astekoa izan zitekeen, baina 1976koa da. Bart goizaldera, autoaren depositoa bete eta kantari itzuli naiz etxera. Irribarretsu. Errepidean gurutzatzen nuen oro, kotxea bizkarrean hartuta irudikatzen nuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.