andoni egana
HITZ ETZANAK

Aldatzeko ordua

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Ez dakit mesedegarri den edo kalterako. Ez dakit bere garaian ordu aldaketa eragin zuten arrazoiek oraindik indarrean dirauten. Gaurko egunez Zaldibiko areto batean bazkaltzen dugu urtero, eta urtero harrapatzen nau ezustean bazkalondoan kanpora irten, eta ordurako ilundu egin duela frogatzeak. Nobedadeak, hori bai, ume pox bat sentiarazten dit, poz xume bat, lehenengoz elurra ikusi duenaren parekoa edo. Eguna bat batean horrela laburtzeak ez dit niri gehiegi eragiten gainerantzean. Edo ez diot antzematen behintzat. Antzemango diotenak haurrak izango dira, eta batik bat adineko pertsonak. Arratsaldea luzeagoa gertatuko zaie orain segur aski. «Eguna luze eta urtea labur» egiten zitzaiola kontatu zidan aitona hark esango du zerbait orain ere.

Luze-laburrez ari naizela, badakizue gure hizkuntzak hitz elkarketarako eta hitzen hurrenkera aldatze soilaz esanindar berezia lortzeko ze gaitasun duen. Aspaldikoa da bizimina dela minbiziaren aurkako sendagairik onena dioen esaldia; argirako bide eta biderako argi izan dela aitor geniezaioke katekista bati bertso bat egin behar izanez gero…

Horrelako batek alaitu dit goiza. Gaizka Lasari irakurri berri diot «ordua aldatzeko baino aldatzeko ordua dela esango nuke» esaldia. Ez du arrazoirik falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.