andoni egana
HITZ ETZANAK

Aretoak

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Jolas Jardueren Legea Garatzeko Dekretua. Horrela idatzita, letra larriz, are larriagoa dirudi kontuak. Jolasak, Legeak eta Dekretuak elkarrengandik hain hurbil egon behar zutenik sinisteak ere lanak ematen ditu! Burutazio bi.

Deus eramaten ez dakigun herritarrez osaturiko gizarte bat ehuntzen ari gara. Denak molestatzen gaitu: txakur jabea, auzoko pianojole saiatuegiak; pianojolea, txakurrak ezkaratzean uzten duen arrastoak; txakurra, taberna atari hotzegien atarian lotuta egon beharrak; tabernaria, terrazakoak zerbitzera doanean txakurraren sokarekin estropezu egiteak... Eta hainbesteko koloretako zain-ak nola dauzkagun, salaketa jartzera joko dugu molestiaren bat sentitu orduko. Badakit gauzak zentzuz arautu beharra dagoela. Herriko jaietan kalez kale diana jotzen dabilen txistulari talderen bat salatu izan du norbaitek noizbait... Besteren pozik ere ezin dugu eraman!

Kulturak behar ditu, jakina, propio prestaturiko toki egokiak. Baina askotan, harribitxirik distiratsuenak espero ez zenuen lekuan aurkituko dituzu, taberna-zuloren batean, esaterako. Gisa horretako antolatzaileen jarduna miresgarri zait. Toki handi-txikiek osaturiko zirkuituetan ibiltzeak, berriz, sortzaile hobea egin nau. Ustez behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.