andoni egana
HITZ ETZANAK

Itolarria

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Halako kontratuak egiteko, txosten juridiko bat, txosten tekniko bat eta adjudikazioa onartzeko ebazpen bat behar da...», irakurtzen duzu, eta, lehenez gainera, beldurrak airean jartzen zara. Azken urteetako joera da. Jendaurrean aritzen den orok, berdin du handi ala txiki, administrazio betebehar gero eta estuagoak ditu. Ez dago inora irteterik lege eta sos kontuak eramango dizkizunik ez badaukazu. Eta artistari —nahi baduzue deitu artisau, titiritero, edo gehien gustatzen zaizuena— dena haizea hartzera bidaltzeko gogoa sortzen zaio. Ikuskizuneko musika, testu edo mugimenduetara baino emanago egon beharko du administraziotik eskatzen dizkioten baldintzak eta paperak betetzera.

Osatu ditugu herri eta hiriak—ez denak, halere— antzoki, zinema-areto, auditorium eta gainerakoz... baina bukatu beharko dugu orain berrogeita hamar urte bezala, katekesi orduetatik libratzen direnean parrokiaren lokaletan entseatu eta emanaldia bertan eskainiz. Bidean doaz eta arrazoi administratiboengatik itoko dute kultura lasterrera.

Besterik da Iruñeko Udal Gobernuak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin egin duena. Administratiboak, kasu honetan, aitzakiak dira. Hondoan zer dagoen badaki ume batek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.