andoni egana
HITZ ETZANAK

Sasi-sumindu

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Ofendiditos hitza,—horrela, maskulinoan— modan jartzen ari da gazteleraz. Ofendiditos deitzen hasi dira, edozein gairen inguruan eta batik bat sare sozialetan, protestan edo kexuka ekiten diotenei. Boterearen defentsa mekanismo bat baino ez da hitzaren asmazioa. Agintean dagoenak nahi duena egin eta esan dezake. Aldiz, boteretsuen aurkako iritziren bat azaltzeko joera duenari iseka egiten zaio hiztegitik hasita. «Egun, ezin da ezer esan». «Azal finegia dauka askok». «Zure mina ez da egiazko min, fartsa hutsa baizik». Horiek eta gehiago biltzen ditu ofendiditos-ek.

Ofendiditoa beti izango da animalien babeslea edo txiste matxista baten aurka azaltzen dena edo klima aldaketarena larritzat jotzen duena; Espainiako koroa, Polizien Sindikatua edo agintearekin lerraturiko egunkari bat ez dira inoiz ofendiditoakizango. Haien mina beti min da, arrazoizko bezain egiazkoa.

Euskaraz oraindik kontzeptua entzuten hasteko gaude. Baina Euskal Herrian ere, goitik begiratzen duenak, izango du joera behekoak beti mindu-plantak egiten ari direla pentsatzeko. Ez dugu oraindik sasi-sumindu entzun edo irakurri. Lotsagabekeria handiegia litzateke Zaldibarko mendi-suak oraindik guztiz itzali ez direnean inori sasi-sumindu deitzea…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.