andoni egana
HITZ ETZANAK

Azala

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Hogeita hamazazpi urte ditu eta Badalonakoa da. Ez dakit gaur nori emango dion botoa. Egia esan, ez dakit Katalunian erroldaturik dagoen ere. Duela bost hilabete eta erdi, 2020ko irailaren lehenean, hala idatzi zuen Twitterren, gazteleraz: «Madrilek eta telebistak berriz deitu didate. Gaurkoa dut lantaldekoekin lehen eguna. Zorioneko naiz proiektu berria estreinatzeagatik. TVE, egizu nirekin nahi duzuna!».

Bernat Barrachina du grazia. Sumatzen zuen zer zetorkion. Horixe egin du berarekin Espainiako telebista publikoak: nahi duena. Joan zen asteazkenean, TVEko programa batean, mundua hankaz gora jarriko duen albistea ematen ari ziren. Leonor Infantak ikasketak Galesen burutuko ditu aurrerantzean. Eta Barrachinari otu zitzaion berriari buruzko irudiak janzteko erabiltzen den errotuluan «Badoa Espainiatik, bere aitona bezala» jartzea. Ederra xextra sortu du bi minutuz bi egia lotze hutsaz. Mindu-plantak egin dituztenak asko dira. Ez dakit azala duten lodiegia edo finegia. Bietatik bat... Lodiegia segur aski.

Barrachinaren egoerari buelta emateko modua eredugarria eta jeniala iruditu zait. Hala idatzi zuen herenegun Twitterren: «Kaleratu egin naute, Leonorren aitona bezala». Astea alaitu dit. Badu jarraitzaile bat gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.