andoni egana
HITZ ETZANAK

Indusketan

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Hala definitu zuen Juan Antonio Garmendia Elosegi bere lagunak Manuel Laborde Werlinden ingeniari, naturzale eta sustatzailea: «Gizon ona zen. Eskuzabala, adeitsua, lagunkoia eta jatorra. Goitik beherako gizona». Azken egunotan, «goitik beherako» horrek hartu du garrantzia.

1947an meteorito bat jausi zen Leongo Reliegos herrian. Sortu berri zen Aranzadi Zientzia Elkartea, eta haren sustatzaile zelako edo iritsiko zen Manuel Laborderen eskuetara ukabil baten neurriko harri kozkorra. Gorde egin zuen nonbait, ikergai. 2015. urtean, Hernaniko langile bati soto bat hustu zezan agindu zion nagusiak. Laborderena edo Labordek alokatua izango zen, baina baziren hogeitaka urte hura hil zela eta inork ez zuen bere trepetarik ukitu. Urnietako zabortegian uztera zihoala, jabetu zen kaxa batek pisu handia zuela. Han aurkitu zuen meteoritoa berripaperetan bildua. Oraintsu, ekonomiak estutu duenean, Internet bidez salgai jarri du eta orduan harrotu dira hautsak. Jorge Oteitzak Gabonetan Laborderi idatzitako gutun batzuk ere bazirela tartean du gogoan hernaniarrak…

Ideia bat eman didate. Sosak urritzean, indusketa-lanak egingo ditut nire langelan. Aurkituko dut galdu-gordeko harribitxirik. Baina lehen indusketa-lana autoan egin behar nuke…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.