andoni egana
HITZ ETZANAK

Zuri-beltz

2022ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Oinezkook semaforoen bidez arautu gabeko zebra-bideak nola igarotzen ditugun aztertuta, gauza asko uler daitezke. Ipini halako zebra-bidea duen kale baten kantoian eta ekin behaketa lanari.

Autoek itxaron egin beharko dute. Behin zebra-bidearen ertzera iristean, oinezkoari dagokio lehentasuna. Lehentasun hori baliatzeko moduak eta moduak daude, ordea. Adinekoa mantso pasako da, nekez; haur koxkortua, bi aldeetara begiratu, eta korrika; heldu askok bixitu egingo du pausoa, bai baitaki lehentasuna berari dagokion arren, norbait badagoela bera pasa zain... Horrainoko joerak ulertzekoak dira. Bestelakoak ari dira ugaritzen. Sakelakoari begira datorrenak, zebra-bidea ere sakelakoari begira igaroko du, lasai ederrean; kuadrillatxoan datozenek ere ez dute pausoa sarrituko, dagokiguna dagokigunago baita taldean goazela; eta bada, antzeman egiten da, pausoa bizkortu ez, eta propio mantsotzen duenik ere. Berari dagokiolako lehentasuna. Bere unea delako. Nini oro berari begira nahi duelako.

Zebra-bide bati so jartze hutsak lagun dezake zenbait joeraren ulermenean. Díaz Ayusotarrek hain ahotan darabilten «askatasun» hori, esaterako, oso da arma eraginkorra. Kokoloenak ere badaki zer dagokion. Ez joan hari bizikidetzaz hitz egitera...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.