andoni egana
HITZ ETZANAK

Itomena

2020ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Asko dago bestelakotik. Joaten zara erakunderen baten egoitzara, edo erakunde horretako langileren bat topatzen duzu lantegitik kanpo, eta zurekiko konfiantza mailaren bat badute behintzat, negarrez hasiko zaizkizu. Sorbalda jarri beharko diezu zuk. Eta belarri bi. Bizi duten egoeraren gordinaz hitz egingo dizute; lan egiten duten saileko buruak izan duen azken burutazio zentzugabeaz; antolakuntzaren eskasaz; goi-goikoen erabaki politikoen okerraz; lan-baldintzen justiziarik ezaz; huntzarena egiten iaioa den lankideaz…

Entzun egingo diezu zuk, zenbat eta lagunago orduan eta arreta handiagoz, zenbat eta adiskideago, orduan eta urte gehiagoz. Arrazoia emango diezu gehienetan, ulertzen duzula bere ezinegona esango. Baina gero, apartatzean, sorbalda egonkorraren ordez buru ibiltaria hasiko zaizu lanean: «Ño! Ba ez duk hain zaila ere. Irtenbidea beti zagok. Malko-xukatzaile izan den sorbalda hau bera ere etxetik zetorrek eta etxera ziak».

«Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskaraburuak kargua uztea erabaki du». Ez luke hala behar, baina atentzioa ematen du. Sakoneneko arrazoietan sartu gabe, gauza bat daukat argi. Itota sentitu, eta etxerako bidea hartzen asmatzen duenak arnasa ematen dio jendarte honi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.