andoni egana
HITZ ETZANAK

Soinekoa

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Begirada non kokatzen den izango da. Espainiako errege-erreginak Gasteizen ibili diren honetan, eztabaidagai sakonak sortu dira. Memoria; noraino jo atzera; zergatik indarkeria ekintza batzuk aintzat hartu eta besteak ez...

Nirea inoiz kokatuko ez litzatekeen leku batean kokatu da begiradaren bat, eta albiste bihurtu du ikusia. Letizia Erreginaren soinekoa euskaldun batek egina zen. Leyre Doueil santurtziarrak. Zehatz-mehatz eman digute soinekoaren berri: beltza, biktimen oroimen ekitaldi baterako egokia, adituek diotenez. Aurre-atzeetan luze-laburrera desberdinekoa. Marfilezko botoiak. Ukitu etnikoa ematen dion gerriko oihalezkoa. Raízes du izena. Eta sarean erosia izan behar du, ia hirurehun euroan.

Ez gara batere txarrak gu metaforizatzen. Gogoan dut Lizardiren «soina zahar... muin betirakoa». Baita denboran gertuagoko Benito Lertxundiren «soineko zuriz jantzia» ere. Urteak daramatzagu herri ekimenetik sorturiko taldeetan «sareak josten» eta «harremanak ehuntzen». Baina gero, oinak lurrean jartzean, praktikan, menpekotasuna oso sustraiturik dugula ohartuko gara, itsatsia, Raízes Espainiako erreginaren soinera bezainbat. Asko harrotu egingo baitzen Espainiako erregina soineko euskaldunaz etorri zela jakitean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.