andoni egana
HITZ ETZANAK

Zoriona

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Gipuzkoako ekonomiak eta enpresa-ehundurak bizi duen une ezin hobeak badu bere hutsunea: erretiroek eta ekonomiaren hazkundeak eragindako milaka lanpostu bete ezina, horretarako behar litzatekeen pertsonal doiturik ez dagoelako».

Iragarkia dirudi, baina albiste iritsi zaigu. Adegik —Gipuzkoako enpresarien elkarteak— egungo egoerari buruz egindako gogoetaren muina arestiko lerroetan azaltzen dena da. Enpresek ba omen dute merkatu eta bezeria aski, baina ezin behar bezala erantzun, egitasmoak burutuko dituzten langile prestatuen gabezia dela eta. Bertako talentu gazteei bertan eutsi; krisialdian kanpora jo zutenak itzul daitezen lortu; etorkin gazteei heziketa eta prestakuntza eskaini. Hiru horiek omen dira egoerari gaina hartu ahal izateko gako nagusiak.

Helburu horiek lortzeko bidean, ba omen dakite munduko beste leku batzuetan hemen baino soldata hobeak ordaintzen dituztela, baina lehian sartu behar omen dira bestelako faktoreak ere: hemengo bizi maila, gure erosmen-ahala... eta azken batean, zoriona bera. Gazte bati baino gehiagori bururatuko zitzaion erantzuna: «Emadazue niri soldata ona eta behin-behinekoa ez den lanpostu bat, eta ahaztu zorionarena. Zoriona aurkitzeaz neroni enkargatuko naiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.