andoni egana
HITZ ETZANAK

Sehaska

2018ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Gaur egungo bikote bat irudikatu dut, ez derrigor gazte-gaztea eta ez derrigor gizonezko batek eta emakumezko batek osatua. Lehen umearen zain daude, eta izan daiteke ekarria nahiz etorria. Barakaldora jo dute, hori bai ia derrigor, euren etxea den errepublika independentean beharko duten trepeta berria erostera.

Kontrastean, Anjel Larrañagak aurkeztu berri duen Lana festa bihurtuz liburuan kontatzen duen pasartea. Anjelen ama erromeriatara bere iloba batekin joaten omen zen. Ama zuen, nonbait, senideetan gazteena, eta senide zaharrenetako baten semea iloba hori. Lau urteko aldea baino ez bien artean. Eta horren harira, inoiz entzun gabea nuen esaldia erantsi du: « Orduan esaten zuten, sehaska ez zela sekula ganbarara igo behar; alegia, belaunaldi bateko txikiena hazterako zaharrenak umeak ekartzen hasi behar zuela».

Denboraren poderioz kantuan kirrin-karranka ikasia dagoen sehaska bat, bera da askierrepublika independiente. Eta hasi naiz pentsatzen mende baten joanean zer galdu eta zer irabazi dugun: tribua, erabakimena, belaunaldiartekotasuna, natura, askatasuna, ganbara, globalizazioa, mendiko erromeriak, antisorgailuak… Bakoitzak erabaki beharko du zer jarri irabazien artean eta galduen artean zer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.