andoni egana
HITZ ETZANAK

Eraiki

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Ez zegoen umetan erabiltzen genituen aditzen zerrendan. Txabolak egin egiten genituen; puzzleak eta bildumak osatu. Gerora iritsi zen gure artera, gazte ginela, indar handiz. Segituan konturatu ginen aditz hura artefaktu garrantzitsua zela edozein eztabaidatan gailentzeko orduan eta bakarkako diskurtso bat ere izugarri dotoretzen zuela. Eraiki.

Eraiki egin behar zela esanez gero, ditxosozko aditza ulertzen zuena nahiz ez zuena alde ipiniko zenuen. Inor gutxi jarriko zitzaizun eraikitzearen aurka eta suntsitzearen alde. Eta suntsitzearen alde azaltzen zenak ere beti aipatuko zuen gero zerbait eraikitzeko asmoa. Xelebrea da. Eraiki-ri azaldu zitzaizkion senitarteko berriek ez baitzuten, hurrik ere, aditzak zuen lilura sortzeko gaitasunik. Eraikina-k ez du belarrira ondo ematen, niretzat behintzat. Eraikuntza berriz, nazioarena salbu, negoziorik ilunenen hobi bihurtu da azken hamarraldietan...

Atzoko berria da. Autodeterminazioa ardatz, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Euskal Herriko hamar indar subiranistak bost puntu dituen agiri bat adostu dute, eta nazioarteari dei egin. EAJ kanpoan geratu da. Arrazoiren bat eman behar zuen, ordea. Azkar aurkitu du aditz-makuluaren laguntza. Adierazpena ez omen da eraikitzailea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.