andoni egana
HITZ ETZANAK

Pedalak

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Ongi babestea da giltzarri. Saihetsak ere ongi zaintzea. Zirrikiturik ez uztea. Hanka sartzerik ez egitea, inork harrapa ez zaitzan. Eta, bestetik, zenbat eta leloagoa leloa, orduan eta jende gehiago hurbilduko zaizun itxaropena, edatea hain gaizki ikusia dagoen jendarte likido honetan.

Hauteskunde kanpainan gaude eta sekula baino lelo leloagoak helduko zaizkigu, beldurra eta asko harrapatu nahia tarteko. Egingo dugu geza ez du inork erabiliko, arerioak «eta orain arte zer egon zarete ba, ezer egin gabe?» erantzungo dion ikaraz. Orain ezdeusa ere arriskutsua izan daiteke, «eta lehen zergatik ez?» erantzungo baitio norbaitek. (PPk Ahora erabili zuen kanpaina hartan euskal belarriek barre egin zuten). Aurrera! gatzarik gabeak ere uzten du zirrikitu bat, norbaitek erantzun baitezake nora jakin ezean alferrik dela aurrera egitea. Gurekin hotzari inklusibitate eskasia aurpegiratuko diote…

Hitzak ekintza bihurtzen direnean are begi bistakoagoa izaten da nondik heldua. EAJ-PNVko hautagaiak bizikleta estatikoetan pedalei eragiten ikusi nituen une berean piztu zitzaidan ume begirada bihurria. Oso eskueran jarri zuten eta luzarora gabe ekin diote Bildutik: «Zer dabiltza hauek pedalei eragin eta eragin, inora ez joateko?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.