andoni egana
HITZ ETZANAK

Horizontalean

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Etxealdi, itxialdi, konfinamendu; COVID-19, PCR testa, pandemia; segurtasun tartea, musu-aurrekoa; mendekotasuna, zaintza… Aldi berean, laburtu eta berritu egin da gure hiztegia azken bi hilabeteotan. Hitz berri batzuk ikasi ditugu. Beste hitz batzuk lehen gutxitan aipatzen genituen eta orain barra-barra. Eta beste batzuk lehen usu eta orain oso tarteka. Duela bi hilabete hitzetik hortzera aipatzen zen «jokoz kanpo» hitza adibidez, jokoz kanpo geratu da.

Neuk, bi hilabeteon laburpen linguistiko gisara lehen oso gutxitan eta orain maiz entzuten dudan hitz horietako bakar bat hautatu behar banu, «horizontalean» aukeratuko nuke. Edonolako jardueren irudi truke anabasa honetan, «horizontalean» izateak sekulako presentzia hartu du. «Horizontalean, mesedez» batekin amaitzen da orain mezu asko. Eskatzen duenak oso argi dauka. Horizontalean nahi du, bidaltzen diozuna bidaltzen diozula. Eskatzaileak ez du «ona» eskatzen. «Horizontalean» eskatzen du.

Mesede gisara baina bertikalki eskatua, horizontalean burutu behar da beraz, etzan. Otzan. Horri deitzen diote «normaltasun berria?». Sasi-poetaren batek asmatu du oximoron hori ere. Berria bada ez da normaltasun eta normaltasuna bada ez da berri…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.