andoni egana
HITZ ETZANAK

Poltsak

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Piztu dituzte piztu, Gabonetako argiak herri eta hiri askotan. Azken urteetan lehia ezkutuko bat izan da nork gehiago jarri, nork ederragoak, irudimentsuagoak nork. Eguberriak eta kale-argiak oso lotuak iritsi zaizkigu azken boladan. Niri argiok ez didate lilura berezirik sortzen. Urte sasoi honetan, poltsek garrantzi handiagoa dute niretzat.

Poltsak duen sinbolismoaz ari naiz. Kolektiboaz. Ez dakit aurten Gabon-eskean koplari eta kuadrillarik ibili ahal izango den; ez dakit, ibili arren, lehen bezain parez pare zabalduko zaizkien ateak; ireki arren, ez dakit borondatezko txanpon, piku edo polboroiak lehen adina izango diren. Gustatu egiten zait niri tinbre-hotsa entzun, atea ireki, eta haur-talde bat kantuan sumatzea, haietako bat poltsa aho-zabala ahalik eta lotsagabeen luzatuz. Argiek baino ekarpen handiagoa egiten diote poltsek kultur-transmisioari…

Erakundeak, ordea, argizaleak dira berez. Eskeak kalea du zolu eta kalearen okupazioa beti da kezkagai erakundeentzat. 1887an, Donostiako Udalak kaleetan «postulatzea» galarazi zuen. Unión Artesana Elkarteak ez zuen eskerik egin, baina bazkideak txartel batekin irten ziren kalera: «No se pide pero se recibe». Inork ez eskatu arren, eman egin beharko da aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.