HILBERRIA. Keith Flint

Dantzak gidatutako abeslaria

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Musika elektronikoaren ikurretako bat izan da Keith Flint (Braintree, Erresuma Batua, 1969), The Prodigy taldeko abeslari eta dantzaria. «Aitzindaria, berritzailea eta ikurra da, ezbairik gabe». Flint deskribatzeko hitz horiek erabili dituzte taldekide izan dutenek. Atzo hil zen abeslaria, 49 urte zituela, eta, oraindik guztiz argi ez dagoen arren, abeslariaren lagunek azaldu dute bere buruaz beste eginda zendu dela.

Musika elektronikoaren esparruan mugarria izan da The Prodigy, eta lehenengoetarikoak izan ziren hardcorearen eta techno industrialaren uztarketarekin halako sona lortzen. Musika taldearen dantzari jardun zuen Flintek hasieran, harik eta 1996. urtean Firestarter singleari ahotsa jarri zion arte: 600.000 ale baino gehiago saldu zituen Erresuma Batuan, eta bandaren ikur nagusi izan da geroztik. 1997. urtean jo zuen goia taldeak, The Fat of the Land diskoarekin.

2018an, zazpigarren lana kaleratu zuten: No Tourists. Aurkezpen bira betean zebilela zendu da abeslaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.