Albistea entzun

Euskararen Nazioarteko Eguna

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean.
Batuz aldatu-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Euskalgintzaren Kontseiluak Batuz aldatu izena jarri dio hizkuntza politiketan eragiteko lortutako adostasun sozialari. «Hamarnaka eta hamarnaka eragilerekin bilerak egin genituen, eta lortu genuen halako adostasun sozial bat hizkuntza politikek hartu beharreko norabideetan eragiteko», esan du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, prozesua gogoratuz. Hainbat arlotako ehun eragile inguruk eman zioten babesa «hizkuntza politika berrirako bide orria» izan nahi duen dokumentuari, eta ekainean aurkeztu zuten. Ia urte erdi pasatu da ordutik, eta hurrengo urratsak ere prest dituzte. 2022a hastearekin bat arloz arloko lanketari ekiteko asmoa dutela iragarri du Bilbaok.

Eragileek hitzartutakoaren arabera, etorkizunerako helburu nagusia hau da: euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea, hau da, herritarrak ahalegin berezirik egin beharrik gabe euskaraz eroso aritzeko baldintzak izatea, euskaraz hitz egiteagatik deseroso edo baztertuak sentitu gabe. «Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko dira, hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan», jasotzen du agiriak.

Bide horretan, bi bide ezartzen ditu. Alde batetik, hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatu beharko dela, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten. Bestetik, euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta lotu beharko direla, nahi duenak ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.

Lehentasuna, hiru eremuk

Bilbaok kontatu du hilabete hauetan Batuz Aldatu egitasmoaren edukia gizarteratzen aritu direla sinatzaileekin —horixe da sinatzaileek hartutako konpromisoetako bat—, hau da, hizkuntza politikak berrikusi behar direla agerian jartzen. Eta hasita daude hurrengo jauziak prestatzen ere. «Arloetako lanketari ekingo diogu». Bat baino gehiago hartuko dituzte kontuan: aisialdia, administrazio publikoa, kultura, inguru digitala.... «Horietako bakoitzeko eragileekin adostuko dugu zer neurri hartu behar diren hizkuntza politikari begira».

Alabaina, badaude lehentasunezkotzat jo dituzten hiru eremu: hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa. «Horietan, Batuz aldatu-ren euritakoaren azpian, dinamika jakin batzuk jarriko ditugu martxan».

Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritza lege berri bat egitekotan da. «Saiatuko gara hor eragiten». Administrazio publikoari dagokionez, besteak beste, auzitara iritsi diren zenbait kasuk eta lan eskaintza publikoekin gertatzen ari denak eragiten die kezka. «Iruditzen zaigu hor ere dinamika bateratuak antolatu behar ditugula eragin dezaketenekin: besteak beste, sindikatuekin». Arlo sozioekonomikoan, berriz, hasita daude ELArekin eta LABekin batera 50 langile baino gehiagoko enpresetan euskara planak egiteko aukera lanbide arteko akordio batean jasotzeko eskatzen. «Besteak beste, horrekin jarraituko dugu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Eusk Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek Euskararen Eguna ospatu dute Gasteizen ©Irekia

Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez

Edurne Begiristain

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «adostasun berriak» eraikitzeko unea dela.

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...