Albistea entzun

Koronabirusa

Sendagaien Europako Agentzia Txinako Vero Cell txertoa ikertzen hasi da

Prozesua hastapenean dago, eta esan dute goiz dela Europako Batasunean banatzeko era izango den esateko. Sinovac enpresarena da

Sinovac konpainiak ekoitzitako txertoak.
Sinovac konpainiak ekoitzitako txertoak. ALBERTO VALDES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko maiatzak 5

EMA Sendagaien Europako Agentzia atzo hasi zen Txinan Sinovac botika konpainiak garatu duen Vero Cell txertoa aztertzen. Asmoa da ikustea COVID-19aren aurka egiteko EB Europako Batasunean abian diren estrategietara bideratzeko saldu eta banatzeko onespena eman dakiokeen txerto horri. Horretarako, EBk txertoetarako ezarrita dauzkan irizpideak ondo betetzen dituela ebatzi beharko litzateke. Txertoaren segurtasuna, eraginkortasuna eta kalitatea; hiru aldagaiak aztertuko dituztela adierazi dute.

 

EMAko iturriek adierazi dute azterketa hori hasi dutela «atariko emaitza batzuk» badirelako, bai laborategietan egindakoak, baita proba klinikoetan ere, erakusten dutenak txertoak «antigorputzak» garatzen dituela SARS-CoV-2 birusaren kontra, eta, ondorioz, «lagundu eta babestu» egiten dituela gaitzaren aurrean txertoa hartzen dutenak.

Txertoari buruzko datuak, eskuratzen joan ahala, aztertzen joatea da orain sendagaien agentziako arduradunen asmoa, eta ikerketaren amaierako helburua egin dituzten gainerako antzeko azterketen berdina da: txertoaren «onurak arriskuak baino handiagoak» diren argitzea. Horretarako, datuen azterketa jarraia egingo dutela nabarmendu dute: «Aski ebidentzia izan arte». Soilik orduan izango du Txinako botika konpainiak txertoa Europako Batasunean merkaturatzeko eskea egiteko aukera.

Adierazi dute oraindik ere prozesua hastapenean dagoela, eta ezin dela aurreratu zer «epe» beharko dituzten txertoari onespena emateko. Hala ere, azterketa «jarraia» egingo dutenez, ebaluazioa «ohikoak» diren epeetan baino azkarrago bideratzeko modua egon daitekeela iragarri dute.

Onartuak eta ikertuak

Birus inaktibo baten bidez funtzionatzen du Sinovac konpainiak ekoitzitako txerto horrek. EMAk orain arte onespena eman die Pfizer/BioNTech, Moderna eta AstraZeneca konpainien txertoario, eta Johnson & Johnsonek egindako Jansseni. Horiek denek erakundearen oniritzia dute, eta txertaketa kanpainetan naro erabiltzen ari dira. Ikerketa fasean ditu, berriz, Novavax etxearena, CureVac txertoa, eta Errusian ekoitzitakoa: Sputnik V.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren artxiboko irudi bat. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Txertoen patenteak kentzearen gainean eztabaidatzea onartu du Europak

Maria Ortega Zubiate

Herrialde ekoizleei dei egingo diete «esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko». Europako Batasuna da «munduko txerto esportatzaile nagusia». AEBek babestu egin dute txertoei patentea kentzea.

Argazkian, pasa den urtean Martin Ugalde foroan aurkeztutako ekitaldi bat. ©JUAN CARLOS RUIZ/FOKU

‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ saioa aurkeztuko da gaur Martin Ugalde foroan

Jone Arruabarrena

Saioa ezin izango da bertatik bertara ikusi, baina BERRIAren webgunean enkontrua zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Galderak eta ekarpenak egiteko aukera ere zabalik dago, #GarenHoriforoa traolaren bitartez.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©David Aguilar / Efe

Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Berria

Urkulluk esan du soilik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.

N-1 autobia. ©Xabier Martin / FOKU

Bidesarietan «Europako logikari» erantzuten dio Gipuzkoak, Olanoren esanetan

Berria

Espainiako Gobernuak iragarri du 2024rako bidesaria ezarri nahi duela autobia guztietan. Hegoaldean, hiru aldundiek eta Nafarroako Gobernuak dute errepideen gaineko eskumena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.