Alfredo Remirez presoa Zaballara gerturatu dute

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Alfredo Remirez Darocako espetxetik (Zaragoza, Espainia) Zaballakora (Araba) hurbildu dute. Hala jakinarazi du hura askatzea eskatzeko sortutako plataformak. Ez dute zehaztasun gehiago eman. Sare sozialetan «terrorismoa goratzea» egotzi zioten 2017an, baina fiskaltzarekin akordioa eginez saihestu zuen espetxea.Haatik,Remirezek lehenago egindako beste delitu bat erabili zuten kartzelatzeko: 2009an Amurrioko (Araba) festetan euskal preso bat irudikatzen zuen panpina bat erakusteagatik. 2017ko azaroan espetxeratu zuten, Basauriko kartzelan (Bizkaia), eta joan den otsailean Darocara eraman zuten, etxetik 370 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.