Alfredo Remirez presoa Zaballara gerturatu dute

Berria -

2018ko abuztuak 11
Alfredo Remirez Darocako espetxetik (Zaragoza, Espainia) Zaballakora (Araba) hurbildu dute. Hala jakinarazi du hura askatzea eskatzeko sortutako plataformak. Ez dute zehaztasun gehiago eman. Sare sozialetan «terrorismoa goratzea» egotzi zioten 2017an, baina fiskaltzarekin akordioa eginez saihestu zuen espetxea.Haatik, Remirezek lehenago egindako beste delitu bat erabili zuten kartzelatzeko: 2009an Amurrioko (Araba) festetan euskal preso bat irudikatzen zuen panpina bat erakusteagatik. 2017ko azaroan espetxeratu zuten, Basauriko kartzelan (Bizkaia), eta joan den otsailean Darocara eraman zuten, etxetik 370 kilometrora.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna