2050erako auto istripuengatik hilik ez izatea du helburu Jaurlaritzak

iraia vieira gil
2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna sinatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundi eta beste 11 erakunderekin batera, eta hamazazpi konpromiso izenpetu dituzte, «bizimodu osasungarria bermatu eta ongizatea sustatzeko» eta «hiriak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izateko» helburuarekin, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez. Helburua da 2030erako trafiko istripuz hildakoak erdira jaistea, eta 2050erako hildakorik ez egotea.

Era berean, mugikortasun osasungarri eta aktiboa, garraio publikoen erabilera eta kolektibo ahulenentzako umeak, adineko pertsonak, txirrindulariak... laguntza sustatu nahi dute itunarekin. Lehendakariaren hitzetan, pertsonak dira Bide Segurtasunaren Aldeko Itunaren «erdigunea». Hala, trafiko istripuetako biktimen «babesa» eta «laguntza psikologiko, sozial eta legala» bermatuko ditu itunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.