Jaurlaritza datorren astean bilduko da Mercedesekin

2022ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua datorren asteazkenean bilduko dira Mercedeseko goi karguekin, Stuttgarten, Alemanian. Gertutik ezagutu nahi dituzte multinazionalak Gasteizko lantegirako dituen asmoak, eta iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa lotu nahi dute.

Astelehenetik ostiralera izango da Tapia Alemanian, halere. Mercedesez gain beste enpresa batzuetako ordezkariekin ere bilduko baita: Bayernekin, Trumpfekin eta Festorekin, besteak beste. Siemens Energyrekin hitz egiten ere ahaleginduko da sailburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.