Cebek: BPG gutxiago, baina enplegu gehiago

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Cebek enpresaburuen elkarteak ziurtatu du Bizkaiko ekonomiaren egoerari buruzko «baikortasun zuhurra» duela. Onartu egin du nazioarteko gorabeheren ondorioz BPGaren hazkundea ez dela urtarrilean iragarritako %2,3ra iritsiko, eta %2,1ean geratuko dela. Hazkunde txikiago horrek ez dio, ordea, enpleguaren sorrerari kalterik egingo. Kontrara, Bizkaian aurten 7.500 enplegu garbi sortuko dituztela kalkulatu du, lehen esan zuen baino 500 gehiago.

Udaberriko batzarraren bezperan —gaur egingo dute, Bilbon—, patronalak Bizkaiko enpresen artean egindako inkestaren berri eman zuen, atzo. Haren arabera, enpresen %69k uste dute 2019ko bigarren erdian salmentak handituko dituztela, eta soilik %17k diote txikituko direla. Soldatei dagokienez,%69k ziurtatu dute handituko dituztela, %34k ez dituztela aldatuko, eta %1ek jaitsiko dituela.

Nazioarteko merkatuen egoera da orain kezka nagusia, eta langile kualifikatuak aurkitzeko zailtasuna da bigarrena. Kezken artean, sindikatuekiko harremanena bederatzigarren postura jaitsi da, eta kexuen artean ez da agertu gutxieneko soldataren igoera, «ez baitu enplegurik kendu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.