Irudia. Kherson (Ukraina)

Zelenskik esan du «prest» daudela «bakerako»

OLEG PETRASYUK / EFE.
2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Kherson hirian izan zen atzo, herrialdearen hegoaldean, Errusiako armadak handik ihes egin eta egun gutxira. Prentsaren aurrean egindako agerraldian, Zelenskik adierazi zuen Ukraina «prest» dagoela «bakerako», eta haien interesa «lurraldeen desokupazioa» dela. «Nazioarteko legedia eta estatu ororen subiranotasuna errespetatzen ditugu. Ez dugu interesik beste herrialdeetako lurraldeetan. Horregatik ari gara borrokan Errusiaren aurka», esan zuen Ukrainako presidenteak, Reuters berri agentziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.