Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. KRITIKA. Perlak

Loreak

Beñat Eizagirre Indo.
2016ko irailaren 22a
00:00
Entzun

'Frantz'

Zuzendaria: François Ozon. Herrialdea: Frantzia.Iraupena: 113 minutu.

François Ozon ospetsuaren Frantz Perlak sailean estreinatu da. Gerraren bidegabekeriez mintzatzeko istorio polita eta xaloa garatu du, benetan erakargarria gertatzen dena, eta horretarako Ernst Lubitsch maisuaren The Broken Lullaby-ren gidoian oinarritu da. Hollywood mundu osoko ikusleak txunditzera iritsi zen eredu klasikoari esker, asmamen handiko istorioak jorratuz jendea liluratzea lortu zuen, baina, jakina denez, aspalditxo traizionatu zuen eredua blockbuster delakoen alde apustu egitean. Eskerrak gaur egun zinema klasikoaren jarraitzaileek Ozon eta Kore-eda gisako maisuen zinemaz goza dezaketen.

Urrezko Maskorraren garailearen azken dramak harrapatu egiten du ikuslea, istorioan erabat murgiltzeraino, eta oharkabean iristen da amaiera. Horrenbestez, eraginkorra denik ezin uka daiteke. Askok, filma kritikatzeko garaian, ausardia eta originaltasuna falta zaizkiola argudia dezakete, baina, nire aburuz, zoragarria da. Zinema klasikoan tradizio den gisan, amets egitera gonbidatzen gaitu, irribarre bat marraztuz askoren ezpainetan. Izan ere, une ezin atseginago bat igarotzeko parada eskaintzen du. Gainera, kontuan eduki behar da gerraren ondorioez hitz egiten digula, baina argi dago maitasunaren itxaropenak tristura guztiak uxatzen dituela. Bakezaletasuna eta barkamenaren aldeko ikuspegia defendatzen ditu, kasu honetan, alemaniar eta frantsesen senidetasuna aldarrikatuz.

Frantz Lehen Mundu Gerran hil den gaztea da, eta familiaren atsekabea jasanezina da. Baina, egun batean, Frantzen hilobian Parisko lagun batek loreak utziko ditu haren oroimenez, eta galdutako seme eta senargaia ordezkatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.