GAKOAK

2017ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Informaziorako sare azpiegituretan arazo gehien malware-ek eragiten dute, programa gaiztoek. Hauek dira programa horien oinarrizko ezaugarriak.

Erabiltzailearen baimenik gabe exekutatzen diren programa informatikoak dira.

Azken urteetan asko ugaritu dira, batez ere ordenagailuaren bitartez etekina lortzeko helburua dutenak.

Etekina modu askotan lor dezakete: gailuaren informazioa jaso eta publizitate zehatza erakusteko baliatu; datuak lapurtu— kontu korrontearen zenbakia, adibidez—; arazo bat sortu, eta hori konpontzearen truke dirua eskatu; ordenagailua zilegiak ez diren gauzetarako erabiltzea jabeak jakin gabe...

Hedatzeko bide ezberdinak dituzte, baina erabiltzailearen ekintza funtsezkoa izan ohi da: artxibo ezezagunak exekutatzea, kutsatutako memoria gailuak erabiltzea...

Badaude faktoreak ordenagailu baten ahuldateak handitu ditzaketenak: programak eta sistema eragilea gaurkotuta ez izatea...

Balizko arazo baten aurrean segurtasun kopiak izatea aholkatzen dute, baina betiere ordenagailura konektatuta izan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.