GAKOAK

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioak baditu zenbait gako. Honatx nagusiak:
Langileen kontratazioa. Testuan jasota dagoenez, irakasle gehiago kontratatuko dituzte ingeleserako eta gorputz hezkuntzarako. Gainera, baliabide gehiago jarriko dituzte hezkuntza premia bereziak dituztenentzako, baita berrikuntzarako ere.
Ratioak. Ikasgeletan gehienez egon daitezkeen ikasle kopurua murriztuko dute HHko bigarren zikloan, LHn eta Batxilergoan. Hurrenez hurren, gehienez 20, 23 eta 27 ikasle egongo dira ikasgelako. Egungo ratioak mantenduko dituzte, aldiz, HHko lehen zikloan eta DBHn.
Egonkortzea. Akordioaren xedeetako bat da hezkuntzan egonkortasuna bermatzea. Horretarako, egiturazkoak ez diren ikastetxeetako lanpostuak egonkor bihurtuko dituztela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.