Gobernuak berriro jarri du Gogoan eskulturako plaka

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak berriro ezarri du 1978ko sanferminetako gertaerak oroitzen dituen Gogoan monumentuko plaka. Udan eraso ugari egin dizkiote eskulturari, eta, horietako batean, ostu egin zuten ondoan duen azalpen plaka. Ohar batean, gobernuak «bere konpromisoa berretsi du oroimen eta bake eta elkarbizitza balioen transmisio izan behar duten espazioen zaintzarekiko», erasoak gaitzetsi ditu eta elkartasuna azaldu die German Rodriguez zenaren senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.