EAJren eta EH Bilduren babesa Gorenean

2019ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Iñigo Iturrate legebiltzarkidea (EAJ) Espainiako Auzitegi Gorenean izan zen atzo, Eusko Legebiltzarreko ordezkari moduan. Epaiketaren aurretik, hedabideen aurrean azaldu zuen «demokraziarentzako une oso larri batean» buruzagi katalan independentisten alboan egon nahi duela, eta gogorarazi zuen «politika egiteagatik» epaituko dituztela hamabi akusatuak. Harekin batera izan zen EAJren Espainiako Kongresuko eledun Aitor Esteban: «Espero dut auzipetuak aske utziko dituztela kargurik gabe».

EH Bilduren Kongresuko diputatu Marian Beitialarrangoitia ere izan zen Gorenean. Haren iritziz, atzo abiaturiko epaiketa Espainiako Estatuan dagoen «demokrazia faltaren» erakusle da: «Autodeterminazio eskubidea epaituko dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.