Hitzarmena berritu dute EEPk eta Eusko Jaurlaritzak

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Urteroko argazkia bilakatu da: hizkuntza politikari buruzko mugaz gaindiko lankidetza hitzarmena berritu dute EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak. Atzo egin zuten agerraldia, Baionan, Miren Dobaran Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuordeak, Beñat Arrabit EEPko presidenteak eta Bernadette Soule EEPko zuzendariak. Agerraldian zehaztu zuten 2019an elkarlanean zer proiektu eramango duten, eta Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko eragileen egitasmoak diruz nola lagunduko dituzten. Aurten ere 400.000 euroko ekarpena eginen du Jaurlaritzak, eta orotara, kasik bi milioi euro banatuko dituzte eragile pribatuen artean. Diru laguntzak jasotzeko eskaerak egiteko epea irekia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.