Eusko Legebiltzarra, euskal erakunde parekideen eske

2022ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
«Euskal instituzioak» emakumeen aurkako biolentziarik gabeko espazioak izateko lan egiteko eskatu dio Jaurlaritzari Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen, Berdintasun Legea lantzeko eskaera egin dio, Jaurlaritzak egiten duen «berdintasunaren aldeko lanean» genero ikuspegia eta giza eskubideen aldekoa txertatzeko. Besteak beste, lan horri aitortza handiagoa emateko eskatu du, eta genero bortizkeria identifikatu eta desagerrarazteko «politika publikoak» eskatu ditu legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos-IUk eraman du proposamena, eta alde agertu dira EAJ, PSE-EE eta EH Bildu. PP+C's-ek, berriz, abstentzioaren alde egin du, eta Voxek, aurka bozkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.