PUNTUZ PUNTU

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Orokortu gabeko kontzeptu bat da indarkeria obstetrikoa, baina zabaltzen ari da pixkana.

Zer dio OMEk?

Askotariko tratu txarrak. Osasunaren Mundu Erakundeak erditzeetako tratu txarrez egindako txostenak dio egoera «asaldagarria» dela, emakume askok sufritzen baitute «tratu iraingarri, axolagabe eta errespeturik gabea». Tartean aipatzen ditu umiliazioak, prozedura medikoak baimenik gabe erabiltzea, tratu txar fisikoak, informatutako onespena lortzeko beharra ez betetzea, pribatutasuna urratzea... Giza eskubideen urraketatzat dauka, eta nabarmendu du emakumeak «bereziki zaurgarri diren une batean» egiten dela.

Zer diote gidek? Erditze arruntetako arretari buruzko hainbat gida plazaratu dituzte azken urteetan. Hona gomendio batzuk:

Tratua. Erditzen ari den andrea konfiantzazko senide batek lagunduta egotea, intimitate giroa zaintzea, eta errespetu handienarekin tratatzea.

Erditzea. Dilatazio fasean emakumea mugitu ahal izatea —etzanda egotera ez behartzea—, eta egozte fasean jarrera erosoena hartzea, likido argiak edatea, bagina miaketak etengabe ez egitea, indarra modu naturalean egitea...

Jaiotza. Haurra jaiotzean, ama eta umea ez banatzea, eta edoskitzea ahalik eta azkarren hastea.

Saihestu beharrekoak. Ur poltsa artifizialki haustea, oxitozina ematea dilatazioan, perineoko ileak kentzea, episiotomia egitea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.