HILBERRIA. Luc Montagnier

GIBa aurkitu zutenetako bat

BIEL ALIÑO / EFE.
Igor Susaeta.
2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Luc Montagnier birologo eta biologoa hil zen asteartean, Neuilly-sur-Seinen, Frantzia iparraldean; GIB giza immunoeskasiaren birusa aurkitu zutenetako bat zen, eta 89 urte zituen. Hain justu, hiesaren eragilea den birusa aurkitzeagatik, Medikuntzko Nobel saria eman zieten hari eta haren lankide Françoise Barre-Sinoussi, 2008an. Atzo eman zuten heriotzaren berri.

Ibilbide oparoa eduki zuen Montagnierrek. 1955ean, Parisko Zientzien Fakultatean laguntzaile izendatu zuten, eta, gerora, zientzia instituturik prestigiotsuenetan lan egin zuen, batez ere animalietatik eratorritako birusak aztertuz. 1983an aurkitu zuen GIBa, Jean-Claude Chermann eta Barre-Sinoussirekin batera.

Azken urteotan, hautsak harrotu dituzten adierazpenak egin izan ditu. Esan zuen, esaterako, afrikarrek arazo gutxiago edukiko lituzketela hiesarekin dieta orekatuagoa izanez gero. Proposatu zuen, gainera, autismoa antibiotikoekin tratatzea. Umeak txertatzearen kontra azaldu zen, eta 2020an adierazi zuen COVID-19a GIBaren oinarriaren gainean fabrikatu zutela. Komunitate zientifikoak bizkarra eman zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.