Gurutzetako larrialdi zerbitzuen «gainkarga» salatu dute

Erredakzioa
2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
«Ezin dugu gehiago, gainezka egin dugu». Gurutzetako larrialdi zerbitzuko langile talde batek salatu du «egoera oso txarrean» ari direla lanean, COVID-19aren izurriaz geroztik, batez ere. Zehazki, salatu dute espazio egokirik ez dutela paziente kopuru handiari kalitatezko arta emateko, eta lantaldea handitzeko ere galdegin dute. Hori guztia aldarrikatzeko, elkarretaratzea eginen dute ekainaren 2an, 12:00etan, ospitalearen aurrealdean.

Greba hotsak Nafarroan

Nafarroan, Medikuen Sindikatua ere kexu azaldu da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin. Zehazki, salatu dute langileek «behar baino lanordu gehiago» egiten dituztela, eta gobernuak ez dituela bete 2019an hartutako konpromisoak. Hori dela eta, greba deialdia «mahai gainean dagoen aukeretako bat» dela esan du Alberto Perez idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.