Forudun izateari utzita, Waterloora joan da Matamala

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Josep Maria Matamala, Carles Puigdemonten lagun min eta Junts per Catalunyako Espainiako Gorteetako senataria Waterloora (Belgika) joan dela jakinarazi dute. Azaroaren 10eko bozen aurretik, Gorteak desegingo dira gaur, eta forudun izateari utziko dio. Babes juridikoa galduta, Belgikan babestea deliberatu du.

Matxinada «estaltzea» leporatuta, auzitegi aurrean deklaratu behar du Matamalak, Puigdemontekin 2018an Alemanian atzemandako lau kideetako bat baita. Ordea, joan den apirileko bozetan senatari hautatu zuten, eta orain arte forudun izan da. Junts per Catalunyako kideek esan dute Matamala «prest» dagoela azaroaren 10eko bozetan parte hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.