KRITIKA. Antzerkia

Egoera ez hain irrealak

Agus Perez -

2018ko azaroak 10

'Maita(ka)le borroka' eta 'Cronopia xpress'

Konpainiak: Anodino Teatroa eta Node. Lekuak: Azpeitiko Plaza Nagusia eta Sanagustin kulturgunea. Eguna: Azaroak 8.

Azpeitiko Antzerki Jardunaldietako programazioan mikroteatroaren arloko bi lan interesgarri ikusi ditugu. Lehena —Maita(ka)le borroka— Bilboko Anodino Teatroaren eskutik etorri da eta bigarrena —Cronopia xpress— Donostiako Node antzerki taldeak ekarri du.

Mikel Fernandinoren testuaren izenburuak adierazi bezala, zerbait arraro gertatzen da maita(ka)le borroka horretan. Hasiera batean badirudi hautsak harrotzera etorri dela arkupeetako mahaietan kafetxoak eta garagardoak hartzen gaudenon artean: eskuko bozgorailua darama eta handik animatzen gaitu inposizio-kutsua duen proiektu baten aurka borrokatzera. Ordea, ustezko patruila-auto bat datorrenean, gauzak sano korapilatuko dira eta egoerak hartuko dituen bihurguneek ezustez ezuste eramango dituzte ikusleak.

Tiro baten legez funtzionatzen duen pieza honen jatorrian orain dela urte batzuk ikusi genuen lan bat dago, Bilboko Pabellon 6k antolatzen dituen Antzerki Laburra jardunaldietan hain zuzen. Orduko hura Amor breve, acto vandálico deitu zen, eta bi sari nagusi parekideetariko bat eskuratu zuen, aho batez gainera. Oraingo hau haren euskarazko bertsioa da, eta orduan bezala, Aitor Fernandino eta Ane Pikaza izan dira antzezleak Getari Etxegarairen zuzendaritzapean. Irreala dirudien egoerak badu bere egiazko puntu posible bat, eta ikusleek benetan eskertu dituzte elkarrizketen sinesgarritasuna, planteamenduaren kutsu sozial hurbila eta, beste ezeren gainetik, aktoreen jardun kementsua.

Jarraian, Sanagustin kulturguneko ataria gurutzatu eta han eskaini digute Cronopia xpress antzezlana Node taldeko kideek. Ion Estalak zuzendu duen obra honek zinema mutuaren aroa ekarri digu gogora, seguruenik elementu gutxiko eremu eszenikoaren estetikagatik, eta han aurkitu ditugun pertsonaiak —Ivan Aizpuruak, Iñaki Cidek eta Anuxka Etxeberriak gorpuztuta— inorako bidaia batean baleude bezala agertu zaizkigu.

Antza denez, Azpeitian ikusi duguna lan luzeago baten parte da, eta momentuz ez dakigu zer gehiago eman dezakeen argumentuak, baina Itziar Urretabizkaiaren testuan hainbat elementu enigmatiko eta misteriotsu azaldu dira. Haien artean aipamen berezia merezi dute treneko megafoniatik esandako mezu surrealistek —aurkikuntza ederra, benetan—, baina solasaldien estiloa hurbil ibili da garai bateko umore zuriaren eremu gozoegitik. Hala ere, ez dugu interesa inoiz galdu eta bai egoeren absurdoak bai antzezleen sendotasunak —presentzia, jantziak, deklamazioa, jarrerak, ahoskera...— portu onera eraman dute muntaia txukun bezain interesgarri hau.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo/ Foku

Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Jaurlaritzak

Aitor Biain

Sektorearen erregulazioa eta profesionalizazioa indartuko duen araudi bat sortzea da asmoa.

Tere Irastortza, Antton Valverde, Mari Jose Teleria eta Anjel Lertxundi, gaur goizean, Donostian. ©Gipuzkoako Foru Aldundia

Kantatu ez diren hitzen musika

Itziar Ugarte Irizar

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren zortzi olerki musikatu ditu Antton Valverdek. 'Hitzak hots’ liburuxka eta DVDan jaso dute emaitza, Pamielaren eskutik. Anjel Lertxundik sustatu du lana.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak, azaroan estreinatuko duten <em>Ez dok ero</em> antzezlanaren entseguko une batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Komeriak behingoz utzita

Iñigo Astiz

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Ez dok ero' lana estreinatuko dute azaroaren 10ean eta 11n, Bilboko Arriaga antzokian. Bikotearen ohiko formulan, euskal kultura izango du jomuga komediak

Toti Martinez de Lezea idazlea, atzo, Donostiako Parte Zaharrean, <em>Egurra S.A.</em> nobela berria aurkeztu aurretik. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zur beraren askotariko ezpalak

Itziar Ugarte Irizar

Toti Martinez de Lezeak industria editorialean girotu du intrigazko bere lan berria: 'Egurra S.A.'

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna