ERREAKZIOAK

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
«Ez balitz guregatik, aurrekontuak izango genituzke orain, baina okerrena da [independentistek] Kataluniaren autodeterminazioaren ordaina edukiko luketela».

Pablo Casado PPko presidentea

«Gobernua ahula izan da, eta garbi utzi ditu bakarrik gobernatzeko zituen mugak. Ez bakarrik ez duelako jakin aurrekontuak aurrera ateratzen, baita agintaldia Katalunian elkarrizketa erabat hautsita dagoela bukatuko duelako ere».

Irene Montero Podemosen bozeramailea

«Sanchezek PSOE bahituta dauka, eta, Sanchezen esku dagoen bitartean, ez da izango alternatiba konstituzionalista bat, eta oposiziora bidali beharra dago. Sanchezen eskuetan, PSOE ez da aliatu bat, arazo bat da».

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea

«Argi dudana da EAJ protagonista izango dela, politika egin beharko duela, eta euskal gizarteak oso argi izango duela zeinek defendatuko dituen haren interesak Madrilen politika modu inteligente batean eginda».

Aitor Esteban EAJren bozeramailea Kongresuan

«PSOE ez da benetako aukera bat eskuinaren hirukoaren aurrean».

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Kongresuko kidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.