AVTk helegitea aurkezteko eskatu dio Madrili

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Maite Araluze AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak Europaren epaiaren aurkako helegitea aurkezteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Auzitegiko Areto Handira jotzeko eskatzen diogu, hartara denbora irabazteko», adierazi du Madrilen, argitu gabeko atentatuen txosten baten aurkezpenean. Carmen Ladron de Guevara AVTko abokatuak ohartarazi du Arnaldo Otegiri hauteskundeetara aurkezteko aukera sortu zaiola, eta esan du Estrasburgoko Areto Handiak epaia eman arte urtebete bat pasa daitekeela, 192/2006 doktrinan —Parot doktrinan— gertatu zen bezala.

Dena dela, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak azaldu du Europaren sententziak ez dituela «inpugnatu» auziko epaiketa eta zigorrak.

Bateragune auzikoek ere badute helegite bat aurkezteko aukera orain, Arkaitz Rodriguezek berretsi duenez: Espainiako Auzitegi Gorenean, berraztertze helegitea. Euren abokatuekin hitz egingo dute zer egin erabakitzeko. Helegitea aurkeztuz gero, auziko prozedura judizial osoa deuseztatzeko aukera legokeela esan du Rodriguezek, eta, hala gertatuko balitz, kalte-ordainak eskatzeko aukera. Inhabilitazio zigorrak bertan behera geratuko lirateke, halaber: Rafa Diezek 2019ko urtarrilera artekoa du, eta Otegik, 2021eko urtarrilera artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.