Epaileak ez du Jaurlaritzaren helegitea onartu

2022ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Arabako Administrazio Auzitegiak ez du onartu Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta eutsi egin dio Basurtuko Ospitaleko (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako Ospitalera lekualdatzeko proiektua behin-behinean eteteko erabakiari. Azaroaren 4an hartu zuen auzitegiak kautelazko neurria, medikuek abiatutako auzibidea argudiatu bitartean, argudiatuta prozesuak aurrera jarraitzeak «kalteak» eragin ditzakeela. Jaurlaritzako Osasun Sailak, berriz, helegitea jarriko dio neurriari, nahiz etaerabakia errespetatzen duen. Zerbitzuaren lekualdatzeak «irizpide zientifikoei» erantzuten diela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.