KRONOLOGIA

2017ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Abuztu amaiera

JPS eta CUPek Iragankortasun Juridikoaren Legea aurkeztuko dute. Lege horretan, urriaren 1ean baiezkoak irabaztekotan eman beharreko pausoak zehaztuko dira.

Irailaren 6-7

Parlamentuko Osoko Bilkurak Erreferendum Legea onartuko du. Diputatuen aurkako neurri legalak egoteko ateak ireki daitezke horrekin.

Irailaren 7-12

Behin legea onartuta, Kataluniako Gobernuak galdeketa egiteko dekretu ofiziala sinatuko du. Carles Puigdemont presidentearen aurkako neurri legalak etor daitezke.

Irailaren 11

Kataluniako Egun Nazionala, Diada. Independentziaren aldeko mobilizazioa.

Irailaren 15a

Autodeterminazio erreferenduma egiteko kanpainaren hasiera. Madrilek iragarri du ez duela ezarriko 155. artikulua.

Urriaren 1a

Katalunian autodeterminazio erreferenduma egingo duten eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.