Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Milaka zibil gerra frontean harrapatuta daudela salatu dute

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko otsailak 3

Borrokak gogortu egin dira ekialdeko frontean, Bakhmut hirian zehazki, Donetsk eskualdean. Polizia iturrien arabera, 5.990 zibil daude oraindik hiri hartan, tartean 200 adingabe inguru —gerra hasi aurretik, 70.000 pertsona bizi ziren han—. Bakhmutek bost hilabete daramatza bonbapean, eta, tarte horretan, azpiegitura ia guztiak suntsitu dituzte. Errusiak hura eskuratuko balu, modua izango luke Ukrainak hornigaiak garraiatzeko erabiltzen duen bide nagusia mozteko, eta Kramatorsk eta Sloviansk hirietara iristeko.

Bestalde, Kievek salatu duenez, Errusiak jaurtitako misil batek etxebizitza eraikin baten aurka jo zuen atzo, eta gutxienez hiru pertsona hil eta beste hogei zauritu ziren leherketan. Bonbardaketak lau eraikini eragin zizkien kalteak, eta ez dute baztertzen hondakin artean biktima gehiago egotea. Kramatorsk hirian izan zen erasoa. Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik salatu zuen halako erasoak «eguneroko errealitatea» direla herrialdean, eta gaineratu Errusia «erasoaldi handi bat» prestatzen ari dela gerraren urteurrenerako, otsailaren 24rako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Xik adierazi dio Putini «antzeko helburuak» dituztela

Xik adierazi dio Putini «antzeko helburuak» dituztela

Igor Susaeta - Arantxa Elizegi Egilegor

Kremlineko buruak adierazi du Txinak «ikuspegi orekatua» duela «nazioarteko arazoen aurrean». Kieven arabera, Pekinen egitasmoa aurrera eramateko, Moskuk tropak erretiratu behar ditu Ukrainatik.

Euadorko Fiskaltzak erasoen aurkako ikerketa abiatu du. ©Ekuadorko Fiskaltza.

Lehergailuak zituzten gutun-azalak bidali dizkiete bost kazetariri Ekuadorren

Jone Bastida Alzuru

Lenin Artieda Ecuavisa-ko kazetariari bidalitakoa izan da lehertu den bakarra; erredakzioan egin du eztanda, baina ez du zauriturik eragin. Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian. / ©Abir Sultan, EFE

Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek

Arantxa Elizegi Egilegor

2005ean hustu zituzten kokaguneak, Ariel Sharon lehen ministroaren aginduz. Haietako bat, palestinarren jabetza pribatua da.

Munduko agintariei klima larrialdiaren kontrako neurri eraginkorrak eskazeko manifestazio bat, 2021eko azaroan, Londresen. ©ANDY RAIN, EFE

IPCCk nabarmendu du posible dela Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea

Gorka Berasategi Otamendi

Zientzialari taldearen arabera, tartea dago planetaren berotzea 1,4 gradukoa izan dadin mende amaieran. Klima krisiari buruzko jakintza zientifikoa laburbildu du argitaratu duen azken txostenean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...